Sare Sozialen garaia

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2016ko mai. 20a, 13:22

Sare sozialen erabilera pil pilean dagoen une honetan, 'Demokrazia Sare Sozialen Garaian' izenburua zeraman hitzaldi bat entzun nuen aurrekoan. Hainbat galdera eta erantzunen artean, mezua argia zen: Sare sozialak ez dira egokiak erabakiak hartzerako orduan. Eta teknologiak ere ez omen ditu politikagintzaren arazoak konponduko. Ez orain eta epe motzean ere. Auskalo.

Sare sozialek eta internetek anbiguotasun handia eskain dezakete eta teknologiaren alde agertu baino, bere bertuteen goraipatzeaz gain bere ahalmenak lasaitasunez hartzekoaren aldekoa zen hizlaria. Internetek eztabaida horizontalean jarri du, bai, baina ezer ez dago bidegabeko kritikatik babesturik. Honek ere baditu arriskuak informazioaren fidagarritasuna eta irizpiderik gabeko jarrerak gailentzen direnean.

Internet eztabaida gune bihurtu da bai, baina ez ditu mundu errealeko desberdintasunak deuseztatzen ez eta isilei, txikiei, eta konektatzen ez direnei ahotsa ematen. Demokrazia mantxua litzateke oinarri horren gainean eraikitakoa.

Alderdi eta lehen mailako politikari guztiak internet, twitter, facebook, instagram eta abarren olatu honen gainean dauden une honetan, 'Zer gertatzen da alderdiak sarera iristean?' galdegin zuen hizlariak, 'Ba zertarako balioko dion besterik ez duela begiratuko eta ohiko politikagintzara moldatzen saiatzen direla, propaganda sistema berri moduan hartuz. Ez dute gizartearekin elkarrizketan aritzeko erabiltzen'.

Beste tresna askorekin egin den bezala internet jainkotu omen nahi dute zenbaitek, baina ni bederen ere komentzitu, komentzitu ninduen; Sare soziala, taberna; Politika, begiz begi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!