111 egun

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2016ko mai. 6a, 13:49

Amaitu da XI legegintzaldia Espainian. Inoiz izandako motzena omen demokraziaren historian gainera, 111 egun besterik ez. Eta nik diot; hori al da demokrazia? Agian honi demokraziaren historia deitu aurretik, horrek zertan datzan galdetu beharko genioke geure buruari.

Hiztegira jo eta "boterea hiritar guztiek hauteskunde bidez hautatutako ordezkarien eskuetan dagoen gobernu-era" dela dio Demokrazia. Eta hor dago koxka, definizio osoa betetzeko "gobernu-era" falta baita egungo errealitate honen ekuazioan.

Badirudi estatu mailako alderdi batzuek nahiago dutela definizioaren lehen zatian amaitu, "hauteskunde bidez" dioen horretan. Eta ez nago txantxetan badiot urtebete luze daramagula hauteskunde kanpainan, orain urtebete, bihar 7, hasi baitzen udal eta foru hauteskunde kanpaina. Goiz esaten da baina hala da. Bitartean betebeharrak egiten ez dituen gobernurik ez Madrilen.

Honi norbaitek demokraziaren historia deitu nahi dio, ados. Baina niretzako espainiar demokraziaren porrota da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!