Ogiak eta Arrainak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2016ko api. 22a, 12:48

Txunditzen nau Nafarroak zenbait afera jakinengan eduki izan ohi duen eragin biderkatzailea. Orain hilabete eskas ikusi genuen nola Estatu osoko hainbat lekutan egondako Abel Azkonaren erakusketari, Nafarroara iritsi eta inon izan ez zuen ospea iritsi zitzaiola, salaketa barne, eta bira osoan izandako ikusle kopuru handienarekin.

Nafarroako Parlamentuko sarreran ere bada beste erakusketetan inoiz egon den ikusle kopuru handiena jasotzen ari den bat, aurretik UPN eta PPren protesta sumina barne.

Burlatan ere egin zuten Tortura salatzeko mural bat eta Carmen Alba gobernu ordezkariaren poderioz Burlatan ez ezik Nafarroako beste herritan, Erkidegokotan, Katalunian eta Madrilen ere agertu dira txanpiñoiak bailitzan muralak.

Eta Nafarroan PPk ba omen du Nazaretekoak bezalako mirakuluzko ahalmen biderkatzailerik, izan ere Nafarroako parlamentuan ere 50 eserlekutatik bi besterik ez eta hogeitabi direla irudi bere eledunak ahoa ireki eta iskanbila sortu nahi duenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!