Gibela

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2016ko urt. 15a, 13:32

Hauteskundeak urte zaharrarekin utziz, herenegun eratu ziren Madrilen urte berriarekin Estatuko Gorte Nagusiak. Zaharra eta berria, gibela eta aitzina, hor ditugu asteazkenaz geroztik uneoro irudi berberak. Irudi berriak, eta berrietan irudi berdinak; badela diputatu bat bere haurtxoa magalean, rastak daramatzan beste bat politika zaharraren ordezkariek harridura edo urduriaz begiratzen duten bitartean, badela beltz bat zizeiluetan, badirela hitz emateko ohiko formula erabili ordez beste batzuk erabili dituztenak eta txalo, oihu eta ukabilak gora artean izan dela, aspaldiko partez, hamaikagarren legegintzaldi honen eraketa.

Horretan dabiltza telebista, irrati eta egunkari ugari. Hori da itxura aldaketa honen muinean dagoenari so egin ordez hainbat komunikabidek nabarmentzen dutena uneoro.

Es ta blish ment ak protokoloa eta moduak astintzen ditu benetan eman den aldaketa politikoa eta politika zaharren gainbeheran gaudela informatu ordez. Gizarte honek hatzamarra begiratzeari utzi eta noruntza erakusten duen konturatzen denean, jendarte bezala aitzinean egongo gara. Ordura arte, gibelean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!