Kanpaina non, politikaria han

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2015ko abe. 4a, 12:41

Atzo Frantzisko Xabierkoaren eguna ospatu genuen, Nafarroako zaindaria omen, Euskararen zaindaria ere hortik Euskararen Nazioarteko Eguna atzo izan zela. Eskupilotarena ere diote eta misiolariena. Atzoko egunez ere hauteskunde kanpaina hasi genuen, Nafarroak datorren legegintzaldian bere izaerari mantenduko dion eztabaida honen erdian hara non eta bere egun ospetsuan, abenduaren hiruan.

Azkar batean egin genuen ere atzo politikarien zaindari santu nafarra eta baten batek ere bere gidaritza erregutu kanpainarako. Horrela komeriak 15 egun aurretik betikoak esateko eta ohikoak erantzuteko, leku berdinetan argazkia ateratzeko eta hipokresia puntu horrekin hiritarra gogaitzeko, dela azokan, kalean, irratian edo telebistan. Atzo gaur eta bihar puntu estrategikoa dirudi Iruñeko Sarasate pasealekuan Foruen Monumentuaren gerizpea edozein koloreko alderdik euren Nafarroa aldarrikatzeko.

Hala ere nola da posible Madrilen egoitza duen edozein alderdik Nafarroaren alde ari dela esatea, eta esatea zilegi den arren, edonork sinestea? Argi dagoena da estatu mailako politikagintzan, Nafarroa osoa Madrileko auzo distritu batek baino gutxiago axola duela. Ez gaude Mariano, Pedro, Pablo edo Albert aukeratzen ari. Hortaz bozkatu buru argiz, jakin beza boto emaleak zer dagoen jokoan oraingoan eta ez fida 500 kilometrora erabakitzen duenaren hitzean. Politikari guztiak gezurtero hutsak badira, kanpainan erabiltzen duten Sarasate pasealeku berdinean, foru damaren itzalpean, edozein egunetan aurpegira esateko aukera izan dezagun.

Izan glokal.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!