Ez dira betiko garai onenak euskal foruentzako. Aste honetan, dela Montororen txostena, dela ECOFINen sartzeko debekua, espainiar buruzagi politikoek, batzuk anaiatzat gaituztela diotenek alegia, besteok derrigorrezko anaiorde ikusten ditugun horiexek, gogor egin dute euskaldunen foru sistemaren aurka eta banderak harrotu ustezko pribilegio batzuen onuradunak garela esanez.
Beste egunean @aranagoiri txiolariak argi baino argiago esan zuen ‘bi hankarekin nora demontre zoazen haserre esaten dizun hankamotza dela Espainia’. Eta hala da, oroitu beharra baitugu bai nafarron hitzarmena bai Euskal Autonomia Erkidegokoen ituna kudeaketa modu arduratsua dela eta (behin eta berriro mespretxatzen gaituen) Estatu espainiarrekiko solidarioa.
Dirudienez, lehen aipatutako buruzagi politiko horiek, ez dute lotsa gehiegirik, hauteskundeak hurbil, atzo esandakoa ahazten, batzuk pozik utziz, beste batzuk haserretuz eta ideia garbirik ez dutela agerian uzten.
Gu tinko!