Iritsi da udazkena. Konturatu gabe atzean utzi ditugu uda eta udaberria. Ez dira oraindik ere
gure oroimenean finkatu azkenaldi honetan jazotakoak eta bagaude abian urtaro berrian.
Ezen udaberri makala izan, Aldaketaren udaberria, Aldaketaren maiatza izan zenak
Aldaketaren Gobernua ekarri zigun Aldaketaren uztail hartan, tartean Aldaketaren sanferminak
izan dituen Aldaketaren uda izan den honetan. Hasi dugu ikasturtea eta harekin jarduera
politikoa ere, estreinatu berri den parlamentu honetan, uda ozta-ozta amaituz eta bete betean
udazkenean sartuz.
Batzuentzako gainbehera dena, ingeleraz fall, eroriera, udazkena, azkena dena; besteontzako
hasiera dugu, berpizkundea, jaiotza; zerumuga helburu. Ez dezagun ahaztu egun batzuentzako udazkena dena antipodetan besteontzako udaberria dela. Gauza berbera ikusteko bi modu, bi
prisma, bi jarrera.