Datorren azaroaren 29an jarrita daude hein handi batean, gure buruaren gorabeherak. Derrigorrezkoa iruditzen zait gauden honetan, hori esatea.
Gure buru osasuna egun horretan estatu mailean gertatuko denaren menpe dagoela esatea ez da inorrentzat harrigarri izanen.
Batzuk eta besteek boterera iristekotan eginen luketena ezagutzen ari gara pixkanaka pixkanaka.
Eginasmo zuzenak marrazten dituzte ze orokorrean eta kultura politikorik txikiena duenak ere jakin badaki zeintzuk diren ezkerra edo eskuinaren proposamenak.
Hitz potoloak entzuten dira eta ni neu itxaropenean edota beldur ikara egoeran jartzen naute hitz horiek.
Behin eta berriz nire buruari esaten diot: Ez zaitez sobera baikor izan ze…gauzak gaizki ateratzen badira handia izan daiteke kolpea. Ezkor izateak ere zulora eraman gaitzake, behar baino lehen, usteak bakarrik uste diren honetan.
Batzuetan pentsatzen dut: Baina… ¿Ez al da lojikoa amankomuneko zentzua gainerakoen goitik gailentzea? Segidan oroitzen naiz ba….denentzako ez dela berdina amankomuneko zentzu hori.
Gure gizartean badira gauzak ongi ez daudenak, konpondu egin behar direnak baina… Kontuz! ez ditzagun okerragoak aukeratu ongi ez direnak bideratzeko. Okerragoak okerrago dira. Ez dezagun hori ahantzi.
Giza eskubideak aldarrikatzen ditut eta boto emailearen zentzu onari erregu zabaltzen diot: Ez dezagun atzera egin zeren jakina baita atzokoa ez zela oraingoa baino hobea, askoz ere okerragoa baizik.