Laister hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Bingen Amadoz

Azaroaren 29an  hauteskundeak izanen ditugu berriz Estatu mailan ordezkari izanen direnak hautatzeko. Guretzat ez da zaila data gogoratzea, Iruñean jai eguna baita betidanik. 
Lehen epeak amaitu dira. Koalizioak egiteko garaiean ginen eta gauzak ez dira ezkerreko aldean ongi atera. Betikoa, jakina. Kolektiboaren interesa norberakoaren aurretik egon beharko zen baina….hika mikak dira beti zenbait politikari ezkertiarren artean. Ni lehenago, ni lehenago eta horrelakoak. Azkenean inor ez da beste inor baino lehenago geratzen. Denak pikutara joaten baitira. Ematen du batzuetan eskuina irabaztea dela beraiek nahi dutena. Eskuindarren artean ez da horrelakorik gertatzen, ez beti gutxienez, eta ezta oraingoan ere. 
Eta hori lehenagoko, hau da 2023ko beldurrak areagotu egin direla…Badatozela badatozela esaten genuen orduan eta hiru urte beranduago berdin ez…okerrago.
PPeko lehen agintari batek esan du pentsioen sistema aldatu beharra dagoela, lehertu egin behar dela. Horrek etorkizun latza dakar, gizarte osoarentzat. Zalantza gutxi. Baina… ¡Ze baldarrak diren! Mehatxu horrekin ibiltzea oraindik botoa eman ez dugun honetan. ¡Baldarrak bakarrik balira!
Politilogoek eta inkesta enpresek sutan diraute egunotan. Aztien paperean sartuta hau ta beste aurreratzen dute. Delfosko orakulo deitzen zuten epaitegiari kontsulta egitea falta zaigu. Usoa airean jarriko dugu ia gure aldera erortzen den. Nik Delfosko olibondo zoragarriak buruan, usoa, gure eskubideen aldera, nekez lortutakoak hobetzera ez bada, gutxienez mantentze aldera erakartzea nahiko nuke baina…
¡San Zernin ahaldunak konfesatuta harrapa gaitzala!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!