Maiatzak 23, larunbata. Global Sumud Flotillako sei gizon emakume Loiuko aireportura iristen dira. Beren zai daude familiartekoak eta lagunak ongi etorria emateko. Seiren azalpen lasaia da ikusi ditugun geroko bideoetan agertzen den lehenbiziko irudia. Batzu irripartsu nabarmen. Segundu batzu beranduago ertzainak sartzen dira irudietan. Ikusten da garbi nola ertzain batek bultzatzen duen gertuen geratzen zaion mutila. Handik aurrera lurrera botatzen dituzte seirak. Kolpatzen dituzte, arrastaka eramaten dituzte. Hori guztia ordurarte ikusle baino ez ziren guztien garraxien artean. Turkiatik zetozen Gazarekiko elkartasuna adieraztera itsas ontzietan Gazako lurretara hurbiltzen saiatu ziren ehundaka solidarioetako sei euskaldun eta gailegoak. Israelek kolpatu, jipoitu zituen nazio arteko uretan bahitu ondoren. Sexu erasoak jasan zituzten eta haietariko asko zaurituta erietxeetara eraman behar izan zituzten Turkian. Hezur hautsiak, kolpe latzak…ta Loiura iritsi bezain laister kolpe eta eraso gehiago. Denok izan gara lehen lerroko ikusle eta lekuko. Gure lehenbiziko erreakzioa harridura izan da, hau da, ez dugu ulertzen eta segituan galderak. Zergaitik handi bat. ¿Zer egiten zuten ertzainek aireportuan?. ¿Nork eman zien erasotzeko agindua? ¿Zer dago Ertzaintzaren atzetik? ¿Nola gerta daiteken horrelakorik?
Ertzaintzaren ardura duen Zupiria jaunak erantzun zehatza eman beharrean galdera bat egin du: ¿Zergaitik hemen? Eta segidan esan du hemen elkarbizitza eredua aldatu beharra dagoela eta ez polizia eredua. Esan du baita gertatu dena ez zela sekulan zergaitik gertatu behar. Horretan ados. Ez zen gertatu behar. Baina gertatu da. Eta gure galdera beti ere aire airean gelditzen da. ¿Zergaitik?