Poz txinparta bat

Erabiltzailearen aurpegia Bingen Amadoz 2026ko otsailaren 9a

           Jaio zenetik gure gaineko etxebizitzan bizi izan da Dani. Bere lehen urteetako prozesua jarraitu dugu ezinbestez. Igogailu bera dugu, atari beretik sartzen gara kaletik etxera eta berdin alderantziz. Horrek esan nahi du askotan topatu garela. Daniri asko gustatzen zaio korrika egitea. Behetik ederki entzuten ditugu bere laisterketak. Gurasoek behin baino gehiagotan galdetu digute ia deseroso egiten zaigun korrikako soinua. Eta erantzuna beti berdina izan da. Ez. Inola ere ez. Mutiko bat da ta egiten du egin behar duena. Are gehiago…gure gainean mutiko txiki bat dagoela jakiteak poztasuna ematen digu, nahiz eta bere pausuak goiz goizetik entzun. Duela hilabete gutxi batzu Dani eta bere gurasoak beste etxe batera joan dira bizitzera eta utzitako hutsunea mutiko beraren aiton amonek bete dute. 
Aiton-amonen etxera askotan etortzen da Dani eta laister izaten dugu horren berri. Goiko pasabidean laisterka egiten jarraitzen du. Daniren gurasoak, baita aiton amonak ere erdaldunak dira. Gure arteko harremanak azalekoak dira… noski. Atsegin beti baina sakoneko ezer jakin gabe. 
Gaur berriz, D ereduko gure eskola parean ikusi dugu amona, barnealdera begira. Dani eskola hontan dago? Galdetu diogu.  Ta berak: Bai. Danik 3 urte bete ditu eta hementxe dago, oso gustora dator gainera. Hara gure poz txinparta. Dani euskalduntzen ari da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!