Enperadorea

Erabiltzailearen aurpegia Bingen Amadoz 2026ko urtarrilaren 12a


   Azenario enperadorea jolasten ari da bere jauregian. Aurrean mapa bat dauka eta beretzat nahi du dena. Marrak daude mapan, herrialdeen arteko mugak markatzen eta muga horiek babesten dituzten araudiak daude, nazioarteko zuzentasuna, baina enperadoreari bost axola. Harentzat ez dago araudirik. Berak egiten ditu araudiak. Komeni zaizkionak, bere inperiorentzat soilik onuragarri direnak. Politikaren azterketa sakonean aditu direnek diote azenario enperadorearen inperioa beherakadan ari dela eta bere lehen mandataria saiatzen ari dela zeozer egiten alderantzizko joera bideratzeko. Bere borondatean ez du oztoporik nahi. Indarra dauka eta hortaz profitatzen da. Mundu osoa ari da mehatxatzen. Eta erasotzen. Venezuelatik pasatu dira bere soldaduak. Hamarna lagun hil eta bertako lehen buruzagiak bahitu dituzte. Arriskuan jartzen ditu orain bere hitzek Kuba, Mexiko, Kolonbia eta Groenlandia, baita Kanada ere. Haren anbizioak ez du mugarik. Kontra egin diote batzuk , ixilean geratu dira beste batzuk. Gizateriak arnasari eusten dio. Bigarren guerra mundialetik nazio arteko orekari sostengua eman diote adostutako araudiek. Oreka beti ere nolabaitekoa baina…gauzak aldatu ditu enperadoreak. Bere aurrekoak ez ziren goxo izan inoiz baina oraingoa zuzenagoa da, gaizki hezia, harroputza. Inguruan bera bezalako aberatsak ikusten ditu. Zein izanen da ikusten ez dituen pobreentzako biharko bere kapritxoa?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!