Zinemaldia

Erabiltzailearen aurpegia Bingen Amadoz 2024ko urr. 1a, 19:08

Donostiako zinemaldia urtean behin etxetik hain gertu izatea, pribilejioa da zinezaleontzat. Amets egitea librea da eta zineak ederki laguntzen gaitu amets egiten. Batzuetan zineko ametsak, amets ez gaixtoak baina bai kezkagarri edo arduratsu bihurtzen dira batez ere eguneroko errealitatetik hurbil daudenean. Aurten behin baino gehiagotan filmeek edonorrentzat sahiestezina diren heriotzetik gertuko egoera desberdinetara eraman gaituzte.  Almodovar berak horrelako bat ekarri du, Donostiako saria jasotzera etortzearekin batera. Ondoko gela du izena pelikula horrek. Ez dut ikusi baina ikusteko aukera izanen dudala uste dut. 
Ikusi ditudan filmeen artean bada bat bereziki aipatu beharrekoa. Le dernier souffle, azken hatsa, Costa Gavras zuzendariarena. Jakina, ez dut, sail ofizialeko 22 pelikulak ikusteko paradarik izan eta beraz izanen dira agian hau baino hobeagoak edo parekoak gutxienez baina ikusitakoen artean Costa Gavrasen eskaintza nabarmen gailendu da besteen artean. Heriotzetik gertu dauden pertsonen zaintza paliatiboak agertzen dira bere krudeltasunean eta baita bere zentzu gizatiar onenetan ere. Hunkigarri batzuetan eta txalogarria orokorrean. Ez diot inorri entzun ia benetazko kasuak diren ala ez, bertan aztertzen direnak baina ongi aukeratutako egoerak dira. Noski, betiko moduan edozein arlotara joanda ere, errealitatea fikzioaren gainetik egon ohi da. 

Bingen Amadoz. 2024ko Iraila.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!