Adarra jotzen (2)

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bilbao 2022ko ots. 15a, 14:35

Lagun batek esan dit ea iragarlea naizen. Izan ere, Euskalerria irratiko azken kolaborazioan oraindik argitaratu gabe zegoen dekretu-zirriborroaz jardun, eta handik eta egun batzuetara egin zuten publiko edukia.
Bada, iragarlea ez, baina oso argi dut aurreko kolaborazioan erabili nuen izenburu bera erabiliko dudala oraingoan: Adarra jotzen ari zaigu. 
Orain arte, Gobernuaren alderdi nagusiak legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean eta eremu mistoan jarri du fokua. Baina hara non ustekabea, legeak ezarritako eremu euskaldunean ere murrizketak planteatzen dituztela ikusi dugunean.
Izan ere, 2019an auzitegiek onetsitakoa baliogabetu nahi dute dekretu berriaren bidez, eta beraz euskararen ezagutza gutxiago baloratuko da legeak ezarritako eremu euskalduneko hainbat lanpostutan.
Ondorioa: edozer gauza egin dezakete, edozer, alemanak euskara baino balio handiagoa izatea ahalbidetzea, hizkuntza-politika iluneko gobernuak baino murritzago jotzea; auzitegiek onartutakoa haiek atzera botatzea. Dena onartuko al diete? Zer izanen da hurrengoa?
Entzuleak ez dira harrituko, beraz, azken kolaborazioan erabili nuen amaiera berriz ere erabiltzen badut: Eta, noski, hori guztia Gobernua osatzen eta sostengatzen duten alderdien arteko desadostasuna denez, lasaitasun osoz jo diezagukete adarra!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!