Emaitza desberdinetarako, desberdin jokatu

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bilbao 2019ko ots. 26a, 14:08

Aurreko astean aurrematrikulazio-datuei buruzko informazioa zabaldu zuen Nafarroako Gobernuak. Euskarazko kazeta nazionalak kezkatzeko moduko lerroburua inprimatu zuen: Euskarak eutsi, erdarek irabazi.

Horrela, 2008 urtea abiapuntu hartuta, D ereduak jaitsiera txikia izan du azken hamar urteotan, A ereduak jaitsiera izan du eta G ereduak igoera nabarmena izan du. Hartara, gaur egun Nafarroan ikasleen erdia baino gehiagorentzat euskara ez da existitzen.

Hezkuntza eragileen arabera, arrazoi nabarmenena PAI programak hauspotutako eredu erdaldunaren hazkundea izan da. Hara!

Badakit azterketa sakonagoak egin behar direla; badakit faktore guztiak hobeki aztertu behar direla; badakit epe ertaineko ikuspegia izan behar dugula buruan; alegia, badakit ez naizela, honez gero, UPNk garatutako diskurtso merkea erabiltzen hasiko.

Halere, argi dago emaitza desberdinak nahi baditugu, eta aldaketaren gobernuak emaitza desberdinak ekarri behar baditu, desberdin jokatu behar dela politiketan. Erabaki desberdinak hartu behar dira, neurri desberdinak hartu behar dira, baldin eta kontrako noranzkoan doazen emaitzak nahi baditugu. Hala bedi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!