Herritarfobia

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bilbao 2018ko mai. 22a, 13:27

Ekainaren 2rako antolatu duten manifestazioaren karira, toki batean baino gehiagotan ikusi dut Euskarafobia hitza.

Halere, ohar bat egin nahiko nuke hitz horren kontura. Ez dut auzitan jarriko noski, euskarafobia dutenik, alegia, euskararekiko gorrotoa. Halere, hitz horrek ez du behar besteko irmotasunez zehazten herritarren kontra egin nahi dutela, herritarrak legez diskriminatzen jarraitzea nahi dutela, milaka herritarren bizi-nahia zapuztu nahi dutela, herritarrak ikusgabetu nahi dituztela... Herritarren arteko berdintasuna bermatzeko edozein ekinbide bertan behera utzi beharra aldarrikatuko dute ekainaren 2an Iruñeko karriketan. Herritarren kontrako politikak abian jartzea aldarrikatuko dute.

Hartara, euskarafobia ez ezik, herritarforbia ere badutela erranen nuke. Finean, hizkuntzaren atzean herritarrak daude. Euskara hitzaren atzean Nafarroako berezko hizkuntzan bizi nahi duten milaka herritar daude, eta horien guztien kontra egin nahi dute ekainaren 2an. Duela 25 urte horren ospetsu egin zen Soweto, Nafarroa baino hobeto leloari eutsiz, beltzak zigortzeko manifestazioa antolatu dute ekainaren 2rako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!