Apirilaren 28aren harira

Erabiltzailearen aurpegia Berta Garcia 2023ko api. 27a, 13:58

Bihar, laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna da, nire ustez, behar duen
garrantzia ematen ez zaion eguna. Hedabide nagusietako diskurtsoetan, gehienez, aurreko
urtean lan istripuen ondorioz egon diren hildakoen zenbakiak baino ez dira ematen, eta hori
arazoa gutxiestea da.

Alde batetik, zenbakiak baino gehiago direlako, hau da, patronalak hil dituen langileak dira,
arriskuen prebentzioa egiteaz paso egiten baitute, eta hori hiltzaileen jarrera da. Bestetik,
lanak sortutako hamaika gaixotasunak ere kontuan hartu beharko liratekeelako. izkutuan
sufritzen dauden milaka langileen kalteak gaixotasun larriak batira: minbiziak, inkapazitateak
sortarazten dituztenak, bihotzekoak, gaixotasun mentalak...

Duela egun batzuk Rana Plazako hilketaren 10 urte bete dira, non mila langile baino gehiago hil
ziren. Batek, aniztasunen bueltako “opresioen biderkatze” teoriaren antiojuekin begiratuta,
hemen txikikeriaz ari garela pentsa lezake; haiena bai sufrimendua. Nik aniztasun guztiak
kontutan hartzen dituen klase batasunaren ikuspuntutik begiratzea nahiago; bakoitzak bere
tokian, guztion eskubideak defendatu eta beste herrialdeekiko elkartasuna sustatu. Mundu
berria sortzeko, Euskal Herrian zein Bangladeshen dagoen bazter guztietako prekarietatea
suntsi dezagun: antolatuz, borrokatuz eta munduko langile guztiak elkartuz!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!