Ardi txikia, beti bildots.

Erabiltzailearen aurpegia Berta Garcia 2023ko ots. 2a, 14:45

Sindikatu medikuak egun hauetarako konbokatu duen greba deialdia irakurri nuenean, beste toki batzuetan irekita dauden osasun inguruko gatazkei Nafarroan emango zitzaiola segida pentsatu nuen. Aldiz, berrian sakontzean, aho bete hortz geratu nintzen, aldarrikapen nagusia medikuei "esklusibotasuna" kendu diezaietela baita.
Osasun publikoan dauden arazoak erabiltzaile guztiok ongi ezagutzen ditugu, besteak beste, bertako langile guztien lan zamak eta baldintza kaskarrak, UPNko garaitik osasun sistema publikoaren higadura ohikoa izan baita. 
Horrexegatik Sindikatu medikuarena lotsagarria dirudi. Haientzako soilik eskatu guztiona jokoan denean. Baina aizue, nafar osasungintzaren defentsaz mozorrotuta. Hau auzo lotsa!
Nik, behintzat, usain arraroa hartzen diot greba deialdi honi; medikuen borroka pizteko beharrarekin zalantzarik izan ez arren, leloa ez bada zerbitzu publikoen defentsan, ez dezatela nire babesa espero. Aldiz,  osasunbideko gainontzeko sindikatuek deitutako lanuzteari bai, horrekin ehuneko ehunean bat. Eta elkartasuna adierazteko aukera paregabea dugu larunbatean Osasun plataformak antolatu duen kontzentrazioan!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!