Zalantzez eta galderez beteriko asteen ondoren, Astrazenekaren txertoaren lehen dosia jaso genuen oinarrizko langileok bigarrena jasotzera deitu gaituzte. Nafarroan, badirudi 10etik 8k agintariek onartutakoa baztertu eta zientzialariei kasu egitea erabaki dugula. Ez da erraza izan, nolanahi ere, hipokondriarako joeratxoa dugunontzat, aukera baterako eta besterako beldurrak balantzan jarri beharra. Zalantzak eta beldurrak gorabehera, munduan txertoa jaso dutenen %10 horren parte izatea pribilejioa da, zalantzarik gabe. Herrialde aberats eta pobreen arteko arrakala gero eta handiagoa omen da gai honetan ere. Talde inmunitatea lortzearen garrantziaz jabetzen gara, baina zein talderena? Zilborrari begira bakarrik jokatzea baliagarria izango zaigu, arazoa mundu osoarena baldin bada? Zientzialariek ezetz diote, aldaera berriek arrisku berriak sor baitiitzakete. Argi dago herritarrok nahiago dugula adituei entzun, ea agintariek ildo bera hartzen duten!