Irudiak.
Sua, heriotza, odola, umeak.
Sufrikarioaren irudiak, hondamendiarenak.
Triskantzaren irudiak.
Beldur eta etsipenarenak.
Gure etxeko bakea dardarka jartzen duten irudiak.
Desolazioarenak.
Sumina eta mina pizten dituzten irudiak.
Beharrezko bezain lazgarriak.
Hondarrak.
“10 urte baino ez ditut, zer egin dezaket nik”
neskatilaren negarra.
Umeak hilik aurkituko dituzten gurasoen irudiak.
Guraso eta etxerik gabe gelditu diren umeenak.
Palestina sutan.
Irudietan biltzen da egun gure inpotentzia.