Amarik hoberena

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Balda 2021ko mai. 4a, 14:37

Umetan, amaren egunean, amari galdetu ohi nion seme-alaben eguna noiz ote zen, eta hark egunero zela erantzuten zidan. Ama bilakatu nintzenean, ulertu nuen zer esan nahi zuen. Energia handia xurgatzen du amatasunak, lehen urteetan, denbora batez ere,  baina, urteek aurrera egin ahala, bestelako kezkek hartzen diote txanda. Gainera, gure gurasoen garaitik aurrera egin dugun arren, seme-alaben zaintzaren karga handiena amok daramagu oraindik ere, eta guri, askotan, ahaztu egiten zaigu amaz gain laguna, alaba edo ahizpa ere bagarela; areago, gu izaten jarraitu nahi izateagatik errudun sentituko gara noiz edo noiz, edo ez dizkiogu geure buruari hutsak erraz barkatuko. Eta ez da harritzekoa, badirudi jende guztiak daukala seme-alaben zaintza eta heziketari buruz iritzia emateko eskubidea, amen jarrerak epaitzekoa, aholkuak ematekoa. Horregatik, ama berriei aholku bakarra ematen diet nik: jaramonik ez aholkuei. Egiten duzuna egiten duzula, zeu izango zara zure umeak izango duen amarik hoberena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!