#STOPtransfobia

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Balda 2021ko ots. 16a, 14:27

Oraingoan ez da urrun gertatu, hiri handi arriskutsu batean goizeko ordu txikitan. Gurean gertatu da, egunez, parke batean. Adingabea da erasotua, adingabeak lau erasotzaileak eta transfobia erasoaren oinarria. Sexu generoagatiko fobiak daude, oraindik ere, eskola jazarpenaren kasu askoren oinarrian. Norbera dena izateagatik iraindu eta erasotzea; zentzugabea da eta, halere, oraindik  gertatzen da. Aurreratu dugula pentsatzen dudan aldiro, danba! Zenbat daukagun oraindik egiteko! Onartezina da, baiki, eta, horregatik, tarte honek eskaintzen didan aukera probestu nahi dut Iruñeko erasoa ozen gaitzesteko, eta, bidenabar, ume horrek jakin dezala ez dagoela bakarrik; eraso homofobo eta transfoboak jasaten dituztenek jakin dezatela ez daudela bakarrik, asko garela haien ondoan gaudenak, ikusten ez gaituzten arren, askotan, gure elkartasuna helarazten asmatzen ez dugun arren. Izan bedi gaurkoa elkartasun manifestua eta transfobiari nahikoa dela esatekoa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!