Puntuazioaren negazionistak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Balda 2021ko ots. 2a, 12:03

Kaixo, (koma) entzule: (bi puntu)

Gaurko manifestua kinka larrian sumatzen dudan puntuazio araudiari eskaini nahi diot. Garai latzak bizi ditu ortografiak, oro har, eta puntuazioak, bereziki. Gutxi batzuen obsesioa eta gainerakoen ezaxola. Heredentziaren banaketa baldintza lezakeela ohartu ez batzuk! Bereziki arreta deitzen dit hasierako agurrek zein puntuazio marka duten ahaztu zaiola jendeari, baita gutunen belaunaldiei ere; inglesezko “Dear friend,” hori gaizki imitatuz, eskolan erakutsi zigutenari—alegia: agurra, koma, izena, bi puntu— muzin egiten diote. Jasotzen ditugun mezuei begiratzea besterik ez dago. Gainera, honetan ere badira negazionistak. Lagun batek serio-serio esan dit berdin zaiola gaizki egitea, mundu guztiak horrela idazten duela, eta ez duela berak desberdin egingo, ea jendeak gaizki ari dela pentsatu behar duen!

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!