Errespetatzen ikasi

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Balda 2021ko urt. 26a, 14:15

Interesgarria iruditu zitzaidan eta hausnartzeko modukoa duela egun batzuk Mikel Garziak Argia aldizkarian argitaratutako elkarrizketa; bertan, emakume baten testigantza jaso du. 35 urte pasa zituen emakumeak bere burua desberdin sentituz, harekin lotzen zen identifikazioa aurkitu zuen arte: asexuala, alegia, besteenganako erakarpen sexualik ez duena. 35 urte, bere burua erabat ulertu eta, agian, onartzeko; gogorra izan behar du, gero! Jendeak zelibe edo erreprimitutzat dituela aipatzen du emakumeak, eta LGTBI mugimenduaren barruan ere ez dutela babes handirik.

Elkarrizketa SKOLAE programaren formakuntza jasotzen hasi naizen aste berean irakurri dut. Zalantzarik ez nuen programa horren balioa eta beharraz, ume-umetatik geure burua ulertu eta onartu behar dugu, besteak ulertu eta errespetatzen ikasteko. Beraz, irakurketak nire ustea berretsi baino ez du egin, izan ere, genero aniztasuna defendatzen dugunok oraindik zer ikasi baldin badugu, zer esanik ez arlo honetan iritzi atzerakoiak defendatu eta geure ikasleak hezten ari direnek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!