Mari Domingi eta Olentzero maiteak:
Zuen haur kuttunak izan dira, askoren ustez, aurtengo ahaztuak. Itxialdian, txakurrei eman zitzaien pasiatzeko baimena ukatu zitzaielako, ondoren, tabernak ireki zirelarik, haiendako parkeek itxita jarraitu zutelako luze. Musukoa jantziarazi diegu, eta eskolan arau zorrotzak betearazi. Ulertu dute, gu baino hobeki moldatu dira. Orain, kalejiran ezingo zaituztetela ikusi esan diegunean, askok ”Opariak?” galdetu dute, kezkatuta. Horretara ohitu dituzue, eta zer espero zenuten, bada? Aurten, zailagoa izango duzue agian zakua betetzea, baina egin behar baduzue, bete ezazue tokian tokiko dendetan, eta halaxe, magia handiagoa izango da.
Eguberri on denoi!