Gaur asteartea da, asteartea: egun mozoloa, bereizgarririk gabekoa; asteburua oraindik urrun, eta astelehenek pizten duten gorrotoa ere ez. Zubi eguna, ezaxolazkoa.
Aspaldian utzi nion, ordea, asteburuaren zain bizitzeari, eta egunak eman diezadakenari begiratzen saiatzen naiz. Horixe diote psikologian adituek, itxaropenari eusteko eta etorkizunak ekar dezakeen ziurgabetasunaren beldurrak ez akabatzeko funtsezkoa dela orainari erreparatuz bizitzea. Bizi dugun garaiotan, funtsezkoa baino, hil ala bizikoa. Zuk erabaki nola, baina ez utzi oharkabean alde egiten, eta zukutu asteartea, entzule!