Protagonismoaren itzaletan

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Balda 2020ko aza. 3a, 11:51

Sarrionandia bera nor zen jakin baino lehenago, umeak oraindik koreografia ikasiak imitatu gabe dantzatzen ginenean, askotan egina nuen kanta eta dantza idazlearen ihesaldiari buruz Kortatuk egindako abestiaren erritmoan. Gerora ikasi nuen kanta hartan aipatzen zen Sarri bera zela poemetan miresten nuen hura. Oraintsu, jakinminez ikusi dut Ur handitan saioak Martuteneko ihesaldiari eskainitakoa, Euskal herrian –baina, dirudienez, ez Kuban— mito den idazlearen gainerako zaleok bezala. Baina, azkenean, zuzenean idazlearekin zerikusirik ez duen zerbaitek eman dit arretarik handiena: Sarri, sarri kantuaren letra, ziurrenik Euskal herrian gehien dantzatu den kantaren letra, Muguruzatarren euskara irakasle izandakoak, Lourdes Darcelesek idatzi zuela, alegia. Eta horrek beste gogoeta bat piztu dit, ezinbestean: garrantzitsu bilakatzen diren gertaeren atzean zein maiz izaten diren emakumeak isilik, protagonismoaren itzaletan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!