Trajedia guztiek ez gaituzte berdin astintzen, bizirauteko dugun modua da. Sute, uholde, hilketa, atentatu, zenbat eta gertuago gertatu, bortitzago astintzen gaituelakoan nago. Auzoko etxea sutan denean, zaindu zurea.
Parisko periferian irakasle bati lepoa moztu diotela jakin dugu asteburuan. Ilea laztu dit berriak. Antza denez, adierazpen askatasunaren erakusgarri, Mahomaren karikatura batzuk erakutsi zituen irakasleak ikasgelan Zein lokatzetan sartzen ari zen jakingo zuen, bada, irakasle horrek, eta printzipioei eutsi zien, halere.
Irakasleen artean autozentsura gero eta zabalduagoa dela entzun diot hainbati albiste honen harira. Ziurra da irakasleon lana auzipean egoten dela, gero eta gehiago, gainera. Geure lana egin eta sinisten dugunari jarraitu beharko genioke, baina auzokoaren etxea sutan denean, zaila da norberarena ez zaintzea.