Itxaropen izpiak

Erabiltzailearen aurpegia Bakartxo Ruiz

Badira historikoak eta erabakigarriak diren garaiak, gure bizitza eta eskubideak balantzaren alde batera edo bestera mugiarazten dituztenak.

Bizi dugun garai hau halakoxea da. Munduan aldaketa asko gertatzen ari da, eta ziurgabetasuna eta beldurra dira nagusi. Mundua zeharkatzen duen olatu erreakzionario eta autoritarioa gure etxeko atarira heltzen ari dela sentitzen dugu, eta batzuek etsipenera kondenatu nahi gaituzte.

Beldurraren aurrean erreakzioetako bat faxismoaren gorakada izaten ari da. Baina bai munduan eta bai Euskal Herrian, badago esperantzarik. Pasa den asteazkenean kaleak bete genituen etxebizitza eskubidearen alde. Mobilizatu ginenok, desadostasunen gainetik ere, beste eredu ekonomiko eta sozial bat amesten dugu; justizia sozialaren bidean aurrera egin nahi dugu eta pertsona guztiontzako eskubideak bermatu nahi ditugu.

Lau egun beranduago, larunbatean Bilbon 40.000 lagun bildu ginen beste mobilizazio erraldoi batean, gure eskubideen, askatasunaren, demokraziaren eta burujabetzaren alde. Eta manifestazioaren ondoren Euskal Selekzioaren partidan beste milaka lagun, herri honek esparru guztietan izana eta izena izan nahi duela aldarrikatzeko.

Itxaropen izpiak pizten jarrai dezagun. Har ditzagun kaleak eta hautetsontziak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!