Larrialditik indarraldira

Erabiltzailearen aurpegia Bakartxo Ruiz 2025eko azaroaren 11

Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27rako ekitaldi erraldoia iragarri du. Helburua, euskaltzaleon komunitate sentimendua sendotzea eta euskararen pizkunde berri bat abian jartzea. Badugu horren beharra. 

Sentsazio gazi-gozoak ditut. Batetik, azkenaldi luzean euskararen aurkako oldarraldia bizitzen ari gara, epaitegietan eta arlo politikoan. Azken urteetako ikerketa soziolinguistikoek ere zantzu kezkagarriak utzi dizkigute. Eta, bestetik, euskal kulturgintza, oro har, loraldi betean dagoela esan liteke. Azkenaldian ikusten ari garen euskal zinemaren kalitatea, Zetak taldearen Mitoaroa, Fermin Muguruzaren edo Gorka Urbizuren bira itzelak, Olatz Salvador, Olaia Intziarte, Saioa Alkaiza eta beste hainbeste bertsolari, kulturgile edo musikari gazteren ekarpena... Adin guztietako publiko zabalera iristen ari dira eta milaka gara euskal kulturaren bueltan mugitzen garen lagunak.

Horiek guztiak eta gehiago izango gara beharrezko, ez soilik Bilbao Arena betetzeko, baizik eta herri honek behar duen pizkundearen parte izateko ere. Antzoki, zinema eta kontzertu aretoetatik kaleetara, lanpostuetara eta lau haizetara zabal dezagun euskaldun eta euskaltzaleon komunitatea. Indartzeko, bil gaitezen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!