Martxoak 8, bost urte

Erabiltzailearen aurpegia Bakartxo Ruiz 2025ko mar. 11a, 15:26

Larunbatean, martxoaren 8an, mugikorraren argazki galeriak orain dela 5 urteko irudi bat ekarri zidan gogora: 2020ko martxoaren 8ko bazkaria, lagunartean, Iruñeko elkarte batean. Oroitzapen polita, egun hartan aldarrikapena eta jai giroa uztartu genituelako. Eta, are gehiago, handik egun gutxitara itxialdia jasan genuelako Covid-aren eraginez. 

Pandemiaren garairik latzenean zaintzaren eta denontzako zerbitzu publikoen garrantzia argi ikusi genuen. Elkartasunaren beharra eta komunitatearen babesa sentitu genituen. Finean, feminismoaren baloreak inoiz baino sendoago somatu genituen.

5 urte beranduago, jendarte gisa, zerbait ikasi edo aurreratu ote dugu bide horretan? Ez dakit, ba. Larunbat honetan mugimendu feministak faxismoaren kontra borrokatzeko beharra jarri du jomugan. Hain zuzen, horixe da gakoa, orain dela bost urte hain gertu sentitu genituen balore horiek desagertarazi nahi dituztenei aurre egitea eta aliantza feministak eraikitzea. Pertsona guztiendako bizitza duina eta bizigarria izan dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!