Azkenaldian bolo-bolo dabil pantailei eta tresna digitalei buruzko eztabaida, hezkuntza munduan bereziki. Erabilera mugatzeaz, teknopedagogiaz... askotariko ikuspegiez ari zaizkigu adituak. Eta, seguraski, horiek guztiak dira kontuan hartzekoak.
Egunerokoan badut inpresioa ikasleek eskura dauzkaten baliabide digital eta teknologikoek gero eta gutxiago pentsatzera daramatzatela. Esaterako, Adimen Artifizialaren bidez denetarik egin dezakete. Eroso, erraz, azkar. Gaztetxoek ongi ikasia dute. Pozoindutako oparia izango ote da beren kabuz pentsatzen, ideiak sortzen, horiek egoki adierazten edo modu kritikoan erabiltzen oraindik trebatzen ari diren nerabeentzat?
Nik neuk, nire zalantza eta kezka guztiekin ere, garbi daukadan gauza bakarra da, oro har, hezitzaileok (guraso, irakasleok…) ez gaudela oraindik prestaturik errealitate horri behar bezala heltzeko. Afera honi neurria hartu behar diogu eta ganoraz aurre egin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!