FAXISMOA DESERAIKITZEA

Erabiltzailearen aurpegia Bakartxo Ruiz 2024ko aza. 26a, 15:48

Gizakiok emozionalak gara, arrazionalak baino gehiago. Eta eztabaida sutsuenak ere emozioetatik sortzen direnak dira. Ikusi besterik ez dago “Erorien monumentu”aren harira egindako akordioa eta horrek eragindako iritzi aniztasuna. Itxuraz, ezin uztar daitezkeen posizio antifaxistak. Uste dut, hala ere, ezin dugula hauxe bistatik galdu: guztiek hartzen dute monumentu madarikatua berriro gertatu behar ez duenaren sinbolotzat. Eta ez da kontu xumea, kontuan hartzen badugu nafar jendartean badela atzoko eta gaurko faxismoa sustatu nahi duenik. 

Emozioak ez dira eztabaidagarriak, emozio direlako. Iritzi ezberdinak izatea, ordea, erabat zilegi zait. Agian, neuk ere nahiago nuke eraikin hori desagertuko balitz. Baina eraisteko baldintzarik ez dagoela garbi dagoen honetan, neuk ere uste dut mamotretoa bere horretan utzi baino, eraldaketa sakona egitea aukera bilakatu behar dugula, iraganera eta etorkizunera begiratzeko. Mola eta Sanjurjo atera genituen bertatik. Orain, faxismoaren apologia egiteko eraiki zena deseraiki eta atzoko eta gaurko faxismoari aurre egiteko tresna izan dadila. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!