Irrintzi plaza

"Etxaurin oso maitatua izan zen Romana de Basterra emagina"

Erabiltzailearen aurpegia Bakarne Atxukarro 2019ko eka. 4a, 16:21

Nafarroatik atera gabe Etxauriko Romana de Basterraren berri eman du Irrintzi Plazan Bakarne Atxukarrok.

Herriko biztanle guztiak ezagutzen zituen eta asko maite zuten. Horrela izanik, bere lanarekiko esker onez, Fabiola Erregina etorbidea (Fabiola de Mora y Aragon, Belgikako erregina izatera heldu zena), herri eskaera baten ondorioz, Basterra etorbidea deitzera pasatu zen.

Bere bizitza osoa umeak mundura ekartzen laguntzari eskaini zion, eta herrian ez zen jaiotza bakar bat bera ere oharkabean pasatzen. Izan ere, Romanak txakurrak zituen etxean, eta, arrotzen bat sumatzen bazueten, zaunka batean hasten ziren, auzoko guztiak esnatuz. Horregatik, ez zen zaila izaten jakitea noiz hurbiltzen zen norbait emaginarengana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!