Gaur Urriak 12 dugu, inposatu diguten herriaren eguna. Horregatik, gaur bereziki Euskalduntasuna erdigunean kokatzea beharrezkoa da.
Baina euskalduntasun hori ez da bakarrik ikurrinekin edo euskaraz solastatuta kokatzen, bertako beharrak eta desberdin egiteko moduak horren adierazlea badira ere.
Horren adibidea izango dugu Azaroaren 11rako deituta dagoen Greba Orokorrean, deialdia estatu mailan eginda dago ere bai, baina hemen Euskal Herrian deialdi propio izango dugu, hemengo arazo zehatzak eta konpontzeko neurri espezifikoak kokatuz, etxebizitzaren gaian, bertze aunitzetan bezala, dagoeneko estatuan egindakoa baina hagitzez bide luzeago eginda dugulako, bertze batzuk ez bezala, neurri zehatzak proposatzen ari garelako.
Horregatik guztiagatik, bai gaur eta baita Azaroaren 11an, Euskal Herritik Euskal Herriarentzako, euskaldunak garelako.