Kopuro bat baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2026ko martxoaren 16a

Bihar, Martxoak 17, Hego Euskal Herriko langileria Greba Orokor berri batera deituta gaude. Aldarrikapena hemen gutxieneko soldata 1.500€ izatea baldin bada ere, borrokatzen dena eta eguna bera hagitzez haratago joaten dira.

Alde batetik aldarrikapen horren bitartez arrakala soziala eta generokoa murriztuko genituzkelako, bertzetik hemen bizitzeak balio duenari erantzuteko hurbilago egongo den gutxieneko soldata bat izango genuelako eta azkenik, Euskal Herriak, herri bezala, duen burujabetzan aurrerapausu bat emango genukelako. Beraz, hemen ez gara bakarrik lan baldintzen inguruko aldarrikapen bat borrokatzen ari, etorkizuneko Euskal Herria eta bertako bizi baldintzak disputatzen ari ditugu.

Horregatik, herritar eta langile moduan, denok ardura bat dugu biharko egunean, aipatutako 1.500 € hoien gainetikan egon edo ez egon. Beraz, bihar bertze aunitzetan bezala, gure herria geldituko dugu mugitu behar direnak mugiarazteko eta Euskal Herria eraikitzen segitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!