HEMEN LAN EGIN, HEMEN ERABAKI

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2026ko urtarrilaren 19a

Duela hilabete bat Martxoaren 17rako Greba Orokor bat iragarri zen. Hemen, Euskal Herrian, gure gutxieneko soldata ezarri ahal izateko aldarrikapenarekin. 

Alde batetik garrantzitsuak dire horrelako deialdi ofensiboak, ez eraso bati erantzuna emateko espetzen, horrela aitzinera egiteko modu bakarra baita. 

Eta bertzetik, inorrek ez pentsatzea interpelatuta ez dagoenik aldarrikatzen diren 1.500€ hoiek baino gehiago jasotzen duelako. Ez gara kopuru batetaz solastatzen hari bakarrik, aldarrikapena hagitzez sakonagoa da.

Erdigunean dagoena hemen erabakitzeko ahalmena da eta zertarako, ze gizarte eredurako, erabaki nahi dugun ere.

Beraz, Martxoaren 17an gelditu dezagun denok Euskal Herria bertze behin ere dena mugiarazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!