Geldirik egotea gibelera joatea da

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2025eko abenduaren 1a

Azken garaietan ikusten ari ditugun muturreko fenomeno klimatikoek, bizi dugun larrialdi klimatikoaren adibide bat gehiago baino ez dire.

Horren aitzinean, ailegatuko ez den egoera idiliko baten esperoan gelditzea, egoera okerrera joatea laguntzea baino ez da.

Ailegatu garen eszenatorika ailegatuta ez dugu denboraren pribilegiorik eta oinez,  nahiko genuna baino polikiago baldin bada ere, ibiltzen hasi behar gara.

Norabidea argia da, energia kontsumoa nabarmen murriztu, prozesu fosilak elektrifikatu eta ekoizpen berriztagarria handitu behar ditugu, eta horrek planifikazioak, jabetza publikoak eta langileen parte hartzea eskatzen du, baina baita guzti horrek beharko duen espazioa eta baliabideak gizarte moduan eskaintzea ere.

Eta gehien bat norabide hori gaur bertan hartzen hastea ezin bertzekoa da, aspaldi partida honen luzapenean sartu ginen eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!