Pasa den ortzegunean, Vito Quiles sasikazetariak, Nafarrora gorroto diskurtsoa ekartzeko saiakera egin zuen. Zorionez, herri honetan konzientzia antifaxista bizirik dago eta emandako erantzunak lortu zuen Faxistak alde egin behar izandu izana.
Erantzun honek bertze aldaera bat du ere, unibertsitateko kanpuserat bertaratu zirenak gazteak ziren, eta narbamentzen dut hau etengabe aditzen dugulako ze nolako konzientzia eskaxa dagoen gazterian edo bakoitza berera joatearen joera. Agian antolatzeko moduak aldatu egin dira, agian gazte gehiago antolatuta eta konzientzatuta egon ahalko ziren, baina gazteri aktiboa eta konzientzatuta egon badago. Ez gaitezen kritika antzuan erori, aupostu eta lagundu ditzagun gure gazteria, azken finean herria badago, herri antifaxista.