Gelditu mugiarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2025eko urriaren 6a

Hurrengo astean, Urriaren 15erako, lanuzteak deituta daude Euskal Herri luze zabalean. Lanuzte hauek helburu argi bat dute, Palestinan Israelek egiten ari den genozidioa bukatzea. Oituratuta gauden lanuzte edo greba orokor deialdiak ez bezala, oraingoan kanpora begirako deialdi bat dugu hau, langile elkartasunetik eta internazionalismotik. Keinu txiki honek erranahi handia du eta eragiteko gaitasun handia ere, elkartasunetik haratago. Baina benetan eragiteko, garratzitsua da gure herrietako plazetan, bi urte luze hauetan, ikusi dugun elkartasun olatua lantegietara eramatea. Alegia, 15ean dena gelditu behar dugu Palestinak jasaten ari duen genoziodioa gelditzeko gaitasuna dutenak mugiarazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!