Atzera goaz aurrera ez bagoaz

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon

Euskal Herriko patronala orokorrean eta Nafarroakoa zehazki, bertze edozein herrialdekoa bezalakoa dela eta interes berdinei erantzuten diotela badakigu. Hemen Euskal Herrian desberdina dena eredu sindikala da, horregatika, urteen eta borroken poderioz, orokorrean lan baldintza hobeak izatea lortu dugu. Gutxieneko soldata oinarrizko elementu bat da gure herriko lan baldintzei begira, eta Euskal Herrian gurea adostea behar dugu, hemengo beharrak espezifikoak direlako eta, erran bezala, gehiago lortzeko aukera dugulako. Horregatik denok aktibatu behar gara Euskal Herriko gutxieneko soldata adosteko hasitako borrokan, momentu honetan martxan dagoen sinadura bilketa babestuz. Hemen lan, bizi eta erabaki nahi dugulako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!