GIZARTEAK BERIA EGIN DU, ETA ORAIN?

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2025ko ots. 19a, 18:26

Pasa den igandean Nafarroako gizarteak Iruñako kaleak eta Gaztelu Plaza gainezka bete zituen Herrialdeko ehun industriala defendatzearen aldarrikapenean. Gizarteak bere ardura bete du, eta orain zer? Ba orain interpelatutako alderdi guztiek oihukatutako kontuan hartzeko eta norabide horretan hurratsak emateko momentua da. Interpelatutako alderdi horiek Nafarroako estamentu publikoak eta patronala dira. Estamentu publikoek gure ehun industriala defendatzeko politika eraginkorrak egiteko ardura dute eta patronalak utzi beharra dio langileak eta lanpostuak beraien mesedetarako eta Nafar Gobernua kaltetzeko arma moduan erabiltzeari, lanpostu horietan pertsonak daude, ez zenbaki hutsak. Aldarrikapen horiei entzungor egitea erabakitzen badute kaleak gainezka ikusi beharko dituzte berriro ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!