Atzo Nafarroaren eta Euskararen eguna izan genuen, bata betzea gabe ez da ulertzen ahal. Horregatik, Euskara zaintzeko bete beharra Naparrena da ere, ez bakarrik instituzioena, baizik eta herritar guziena. Ez dakitenek ikasiz, ikasteko zailtasuna dutenak aldarrikatuz eta, gehien bat, dakigunok erabiliz. Eta erabilera ez da bakarrik ostatura hurbiltzean kafea euskaraz eskatzea, gure bizitzaren eremu guztietan bizirik mantentzea da, etxean, kalean, lantegian...
Naparrak izatea harro egoteko modukoa da, baina ardurak baditu ere, eta gure hizkuntza ez badugu guk ikasten, erabiltzen eta zabaltzen, zeinek eginen du?