LANPOSTUAK, LAN BALDINTZAK ETA ETORKIZUNA

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2024ko aza. 6a, 15:57

Atzo jakin genuen, bi hilabetez aurrekonkurtsoan egon ondoren, Sunsundegui enpresa Likidazio gabeko konkurtsoan sartzen dela. Kontrakoa ematen badu ere, honek langileen eta eskualdearen ezjakintasuna areagotu du, ez baitaki inorrek hilabete batzuen ondoren likidazio gabeko hori likidazioan bihurtuko den, edota horrela ez izanda ere lanpostuak suntsituko diren eta, errentagarritasunaren izenean, lan baldintzak okertuko diren. Argi dagoena, UPNk eta Murillo jaunak sortutako arazoa konpontzeko, laguntza behar dela da, eta laguntza hori aurkitzea Administrazio kontseiluarena eta Nafar Gobernuarena dela. Bitartean langileak, kalean zein lantegian, urteetan defendatu duten aldarrikapenekin jarraituko dute; lanpostuak mantendu, lan baldintzak errespetatu eta etorkizuna bermatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!