EGOERA BERRIAK ARDURADUN ZAHARRAK

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2024ko urr. 9a, 17:15

Azken hilabete, aste eta bereziki egunetan maiz ikusten ari gara Sunsudeguiren izena komunikabideetan. Berri horietan agertzen den egoera ez da 2024ean sortu, gutxienez 2013an UPNk hartutako erabaki politiko eta honek inposatutako zuzendariaren, Jose Ignacio Murillo, hartutako erabaki enpresarialen ondorioa da. UPN-k, nabarmen huts egin duen, enpresa eredu bat ezarri zuen, zuzendaritza inposatuz. Zuzendaritza honek urteetan langileak mahaiaren gainean etengabe paratutako enpresaren arazo estruturalei entzungor egitea erabaki zuen. Zorionez zuzendaritza hori dagoeneko ez dago, baina tamalez arduradun horiek dituen egoerari buelta ematea zaila da. Edozein kasutan, Sunsundegui martxan jarraitu behar badu langileen eskutik izan beharko da eta noski hauen lan baldintzak eta soldatak errespetatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!