Lan munduko zerrenda beltza

Erabiltzailearen aurpegia Asier Calderon 2024ko ots. 16a, 13:10

Atzo, tamalez ohikoa bihurtzen ari den berri batekin aurkitu ginen bertze behien ere, eta hau langile baten heriotza izan zen, kasu honetan 32 urteko langile bat, Olaztiko Cementos Porlaneko langilea. Lantegi honetan 2022. urtetik gertatzen den bigarren heriotza da, Euskal Herrian 2024 honetan egondako 15. hildakoa eta 6. Nafarroan. Honek adierazten du modu garbi batean ez dela egoera koiuntural bat edo zorte txarreko egoera bat. Behien eta berriro errepikatzen ari den egoera bat da eta honek erran nahi du arduradun zuzenak dituela. Ez lantegiak eta ezta instituzioek ere ez dira beraien bete beharrak betetzen ari. Instituzioe bitarteko gehiago eta ikuskari gehia paratzea exijitu behar zaie eta arlo honetan beraien bete beharra betetzen ez duten enpresak ondorio larriak izatea, bitartean langileak beraien bizitzak galtze ari dira etengabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!