Aste hau zoriontzeko astea izan da, gehien bat Nafarroan ainen garrantzitsua den eta ainen prekarizatuta dagoen Agropekuario sektoreak Hitzarmena lortu duelako, Nafarroako Hitzarmena. Ainen beharrezkoa den Hitzarmen bat, sektore honetan urteetan egon den prekarietate sakonagatik. Hitzarmen honek, ziur aski ez dio behar guztiei erantzungo, baina lehendabiziko harri bat da, nondik eraiki. Nabarmentzeko lorpenak lortu dira, KPIari lotutako igoerak, ainbat marko eratzeka ohikoak diren lege ez betetzeak ekiditeko. Lorpen hauek irabazi badire mobilizazio eta borrokagatik izan da. Erran bezala ain prekarizatuta dagoen eta gehien bat migranteez osatuta dagoen sektore honek izugarrizko lekzioa eman digu eta hemendik aitzinera hasitako bide hori jarraitzea eta sektore honek benetako aitortza eta duintasuna lortzea da helburua.