NUP eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Artzai Gaspar

Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren arabera, hiztun asko erdaraz hobeki moldatzen badira ere, horietako asko euskaraz aktiboki mintzatzen ahalegintzen dira. Hori balorean jartzekoa da, eta, zintzoki, espero baino gehiago ikusten ari naiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko nire ikasle eta lankideen artean. Ni barne. 

Hala ere, unibertsitate publikoaren egoera soziolinguistikoa penagarria da. Non dago ikasketak osoki euskaraz ikasi ahal izatearen bermea? Non administrazioa osoki euskaraz gauzatu ahal izatearena? Euskararik ez makina bat irakasgaitan; zantzurik ez, gehienetan, administrazioan; erabat desagertua gehiengoaren eguneroko bizitza unibertsitarioan; zeharo arrotza irakasle askorentzat. 

Aurreko egunean, telefonoz artatu ninduen idazkari batek. Honelaxe bota zidan, nire izena aipatu nionean, erdara txukun eta garbian: baina, izen horrekin… NUP-eko irakaslea al zara? Ez, keba, PaisVascotik etorri naiz Erasmusean. Etsigarria. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!