Berarmatzea, langileon miseria

Erabiltzailearen aurpegia Artzai Gaspar

Europa berrarmatzen ari da eta alderdi instituzionalak, batzuk kritikoago eta beste batzuk konbentzimendu osoz, zarata handirik sortu gabe egoera onartzen ari dira. Onartzen ari dira zerbitzu publikoetara bideratu beharko litzatekeen dirua armagintza enpresen eskutan uztea. Onartzen ari dira Europan tentsio belikoa aspaldi ez bezala tenkatzea eta gerrarako aukerak zabaltzea, geroz eta pobreagoak garen bitartean. Onartzen ari dira gerran, iritsiko balitz, langile klaseak odola eta gorpuak jarri beharko lituzkeela, munduko hainbat lekutan jadanik ikusten ari garen bezalaxe. 

Segurtasun bezala saltzen ari dira, kanpo mehatxuaren aitzakiapean, baina berrarmatzea langileon eskubide urraketan, segurtasun ezan eta pobrezian besterik ez du sakonduko. Inperialisten eta enpresarien gerra da hau, eta, gerra honetan, langileok galtzeko besterik ez dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!