Ez gaitezen makurtu

Erabiltzailearen aurpegia Artzai Gaspar 2025ko urt. 17a, 13:39

BSH-k aurtengo ekainerako iragarri du Ezkirotzeko fabrikaren itxiera. Munich-en zer erabakiko zain, kasik 700 langile kalean gera litezke. Antzeko egoera Altsasuko Sunsundeguin, non 370 langile baino gehiago euren lanpostua galtzeko arriskuan dauden. Eta, egiazki, egoera ez da hobea Nafarroako beste enpresa handi zein txiki aunitzetan: ERTE-ak, kaleratzeak, ziurgabetasuna. 

Zoritxarrez, gertaera horiek ez dira isolatuak. Ez da kasualitatea hori gertatzen den bitartean, inflazioa geroz eta handiagoa izatea, bizitza garestitzea, autoritarismoak gora egitea, gerra hotsak geroz eta gertuago entzutea, gure kaleak propaganda faxistaz betetzea. Puzzle beraren pieza ezberdinak dira horiek guztiak, eta etorkizuna ez da askok nahiko genukeen bezain argia.  

Horren guztiaren aurrean, langileon aurkako eraso guzti-guztiei aurre egiteko, klase gisa erantzutea oinarrizko eta funtsezko baldintza bat da. Horregatik, batetik, doakiela elkartasunik beroena aipaturiko langileei. Eta, bestetik, langileok, zahar eta gazte, ez gaitezen makurtu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!